XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

POLIMEROEN ERREOLOGIA Plastikoen industriak duen inportantzia nahiko ezaguna da eta bere hedadura ekonomikoa aztertzeak artikulu bat baino gehiago mereziko luke.

Baina gure lan honetan ez dugu aspektu hori aipatuko.

Izan ere, plastikoak (plastiko guztiak polimero dira, baina ez polimero guztiak plastiko) erabilkorrak, utilak izan daitezen landu egin behar dira; hots, forma bereziak eman behar zaizkie eta honetarako funditu eta tentsio mekanikoetara mendera arazi.

Plastikoetan mugatze mekaniko batzu agertzen dira, eta plastikoaren erantzuna ezberdina izan daiteke barne-egituraren arauera.

Honetaz ari garenean, erreologiaz ari gara mintzatzen.

Berez, erreologia fluxuaren ikasketa da (reo griegoz isuri da) baina azken urte hauetan bere eremua asko zabaldu da eta honela deformazio-ikasketak ere erreologiaren baitan sar daitezke.

Honela, definiziorik egokiena gaurregun hau litzateke: materialek kanpoko indarrei ematen dieten erantzunen ikasketa.

Gure kasu honetan materialak polimeroak dira eta, gainetik bada ere, erreologiaren definizio bat eman dugun bezala, polimeroen (eta beraz, plastikoen) barne-egituraz ere derrigorrezkoa da zerbait esatea.

Polimeroak Polimero hitza normalki molekula handi (makromolekula) bat deskribitzeko erabiltzen da.

Makromolekula bat molekula txikiez dago osaturik; hauek errepikatuz doazela eta kimikoki loturik.

Unitate txiki hauek monomeroak dira, eta erreakzio kimikoen bidez konbinatzen dira.

Polimerizazioa esan ohi zaio erreakzio-klase honi.